jueves, 23 de octubre de 2008

Egonaldiaren ondorengo ekintzak

Lapurriketako baserri eskolan egindakoari jarraipena eman nahian eta egonaldi hau anekdota hutsean geldi ez zedin, ikastolara bueltatzean umeekin ekintza hauek egingo dira:
- Gelan heziak erein
- Landareak zaindu eta heuren beharrak barneratu: ureztatzea, argitasuna...
- Multzotan animalien sailkapenak egin ezaugarrien arabera: lau hanka dituztenak, lumak dituztenak, mokoa daukatenak...
- Barazkien album bat egin: porruak, tipulak, azenarioak...
- Barazkien erakusketa bat antolatu eskolako ikasle guztiek ikus dezaten
- ...


Honetaz aparte, honako fitxa hauek beteko dituzte norekin jan eta norekin lo egin duten gogoratu dezaten.

BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

Egonaldiaren tenporalizazioa eta ekintzak

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

Egonaldiaren aurreko ekintzak

Lapurriketara joan baino lehen klasean hainbat ipuin jorratu zituzten ("Ainhoa Oiloa", "Baratzeko ahuntz txikia" eta "Txoria eta pinua". Eta hauekin lotuta hiztegi, olerki eta abesti batzuk landu zituzten. Ipuin hauek aukeratzearen zergatia ipuin bakoitzak ingurugiroaren aspektu ezberdin bat ikutzen dutela da.

Adibidez, lehenengoan gariaren eraldaketa prozesua azaltzen da eta era berean, baserriko animali batzuren bidez nekazal munduan beharrezkoa den elkarkidetasuna adierazten du.
Bigarrenean, ingurune fisiko-naturalaren ezagupenean sakontzen da eta barazki batzuen arteko ezberdintasunak bereizten dira.
Hirugarrenak, bertako zuhaitz ezberdinen ezagupena eta urtaro bakoitzean ematen diren aldaketak lantzen ditu.

Honetaz aparte, Lapurriketara joan baino lehen fitxa bat bete zuten haurrek; noiz, nola eta norekin kontzeptuak landuz.

BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

Lapurriketara goaz!

Urriaren 7an, "LAPURRIKETA" basetxe eskolan egon ziren gure haurrak bi egun. Lapurriketa baserria hezkuntzarako aukera bat da, ingurugiroko heziketaren zerbitzuan dago eta.
Sentikortasun prozesu bat sortzea eta gizona, gizartea eta izadiaren artean oreka biologiko baten behartasunaz kontzientziatzea da Lapurriketaren helburua. Urkiola eta Gorbeiako Parke Naturalen artean dago, neurri gabeko balore ekologikoa duen gune batetan kokaturik.





Gurasoei bidaliko oharra:



(ARGAZKIETAN SAKATUZ GERO, IRUDIAK HANDITZAN DIRA)

jueves, 9 de octubre de 2008

Gela arrunta

Bost txokoetan zatituta dago gela:

1. Matematika txokoa: Gaitasun logiko eta aritmetikoak lantzeko gunea da eta testu liburua erabiltzen den txoko bakarra dugu.

2. Lengoaia txokoa: Irakurketan eta idazketan trebatzeko lekua da. Bertan, haurrentzako liburuez gain, arbel zuri bat daukate euren idazketa hobetzeko.

3. Eraikuntza txokoa: Gaitasun motoreak eta erlazio espazialak lantzen dira batez ere.

4. Txoko librea: Honetan, euren kabuz jolasteko aukera dute, puzzleekin, panpinekin, mahai jokuekin...

5. Plastika txokoa: Trebetasun plastikoak zein irudimena eta sormena lantzeko material aproposa dago bertan.



Txokoetan egoteaz gain, klasean, asanbladak, (gela erdian eserita egoteko lekua dute), ingleles saioa eta ipuin kontalaria egiten dute. Gainera, noizbehinka ordenadorea erabiltzen dute, ipuinak ikusteko edota jolasteko.


Hona hemen 5 urteko gelan ateratako argazki batzuk:

Musika gela

Astero bi aldiz joaten dira musika gelara eta 45 minutuko saioak dira. Saio hauek beste eraikuntzan izaten dira (Lehen Hezkuntzako eraikinean).

Bideo gela





Astean behin joaten dira bideo gelara eta hantxe, irakasleak edota haurrek proposaturiko bideoak ikusten dituzte. Beti ere, bideo hauek klasean emandako gaiekin lotura izan behar dute.

Psikomotrizitate gela


Astero bi aldiz gela honetara etortzen dira psikomotrizitate saioa egitera. Bertan, material hauek aurkitu daitezke:
  • Koltxonetak
  • Horma-barrak
  • Bloke bigunak
  • Joku sinbolikorako materiala
  • Uztailak
  • Sokak
  • Eraikuntza piezak
  • Material txikienarentzako armairua
  • Ispilu handi bat euren burua eta mugimenduak ikusi ahal izateko
  • ...

miércoles, 8 de octubre de 2008

Ikastetxearen kokapena






Espoz y Mina kalea z/g
Lakua auzoa
01010 (Gasteiz)

miércoles, 1 de octubre de 2008

Kaixo!


Kaixo!!! Bea eta Garazi gara, Gasteizko Irakasle Eskolan Haur hezkuntzako azkenengo kurtsoko ikasleak. Blog honetan, Barrutia Ikastolako 5 urteko umeekin egiten diren hainbat ekintza aurkeztuko dizkizuegu, gela barruan lantzen dena ikusteko aukera eskeiniz.