lunes, 24 de noviembre de 2008

Urtebetetzeak gure ikastolan!




Urtebetetze egunak umeentzat egun bereziak direnez, ikastolan ere ospatzen dira. Azaroan zehar hiru dira urteak betetzen dituzten haurrak; Unax, Unai eta Irati, hain zuzen ere.




Ondoren datorren irudian ikus daiteke klaseko kide guztien urtebetetzeak zein hilabetetan ospatzen diren. Irudi bera klasean bertan daukate, orman itsatsita. Honako hau hilabeteak lantzeko oso baliogarria da eta horretarako erabiltzen dute, besteak beste.





Gure ikastolan, urtebetetzeak arratsaldean ospatzen dira eta festa txiki bat egiten da. Primeran pasatzen dute haurrek eta gainera, urteak betezen dituenak etxetik gauzak ekartzen ditu; hala nola, bizkotxoa, batidoak... Elkarbanatzearen balorea lantzeko, goxoki poltsa indibidualik ez dituzte eramaten, jateko gauza guztiak denen artean konpartitzeko.


Askaria eta gero, klaseko kide guztien artean oparitxo bat egiten diote urteak betetzen duen haurrari: gainontzeko haur guztiak marrazki bat egiten diote eta irakasleak, marrazki horiek bilbu eta karpetatxo polit bat egiten dio. Hona hemen azkenengo urtebetetzean egin zituzten marrazki batzuk:


BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

Hiru txerriren txerrikeriak

Eskolara etorri berria den otsokume baten eta txerritxo baten arteko adiskidetasun samurra agertzen zaigu liburu honetan. Bi animalia horien harremanek gidatuko dituzte liburuaren hariak. Itxuraz indartsuena sartuko da ahularen azalean, hortik sortuko dira jazarpenari aurre eginez, adiskidetasunaren legeak: laguntza, babesa, dibertsioa... Ilustrazioak azpimarragarriak dira; batez ere, pertsonaien sentimenduak islatzen dituztelako perspektiba joko desberdinak erabiliz. Ipuin honen moldaketaren antzerkia ikusi nahi baduzue, hementxe aurkituko duzue bideoa, txontxongiloekin egina:

Webquest: Animaliak ezagutzen!

Link hau sakatuz gero, unitate didaktikoa osatzeko proiektu bat ikusiko duzue. Internetez baliatuz, guztiok batera animalien inguruko lantxo bat egitea da proposatzen dizueguna.

viernes, 21 de noviembre de 2008

Unitate didaktikoaren azken xedea

Dagoeneko unitatea amaitzear dago.

Gaur, ikastolara joan gara eta gaia ixteko egin duten lana erakutsi digute. Hasierako ideia mural bat egitea zen, baina aurten ideia politago bat izan dute: haurrek etxetik basoko animalien jostailuak ekarri, eta deneon artean, paisaia bat irudikatu dute.

Horretarako, atzekaldean baso bat marraztu dute denon artean eta lurrean ibai bat margotu eta hostoak itsasi dituzte, bertan animaliak ipintzeko.
Oso ideia ona iruditu zaigu, etxe eta ikasltolaren arteko elkarlana sustatzen duelako.

Gainera, umeei euren sormena libreki garatzeko aukera ematen die, irakasleen ustetan, mural bat egitea gidatuta dagoen ekintza bat denez, euren motibazioa txikiagoa da. izan ere, bi klaseetako paisaiak ikusi ditugu eta konturatu gara bata eta bestearen arteko desberdintasuna nabaria zela, argazkietan ikusi daitekeen bezala.

Honetaz gain, haurrek ekarritako materialekin (argazkiak, aldizkariak, ipuinak...) kuadernotxo bat egin dute idazkera eta lexiko berria ikas dezaten.

Hona hemen 5 urteko haurrek osatu dituzten paisaiak:


BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

martes, 11 de noviembre de 2008

Animaliak ingelesez ikasten!!

Basoko animaliak lantzen ari direla aprobetxatuz,ingeles klaseetan ere animalien izenak lantzen ari dira gure umeak, loturak ezarri ditzaten.
Power Point-a slideshare-tik hartu dugu, euskeraz gain haur hezkuntzan ingelesa ikastea beharrezkoa dela uste dudalako.

Vocabulary Animals Oral 3r
View SlideShare presentation or Upload your own.